Beste Behin

Pello Reparaz, Iñigo Echezarreta

Kantu bat ala liburu bat, xuxurla bat edo haur baten oihua.
Bi begiraden arteko talkatik berriro sortu den mundua.
Eskurik esku lore bat, harri bat, mezu bat jaso eta beste bati pasa.
Amaierarik ez duen musu baten arnasa.

Beste behin itsasoa, beste behin kantu berri bat.
Beste behin ""Lau teilatu"" eta ""zu goruntz begira"".
Haizea aurpegian, esku bat izarren bila.
Zure arnasa lepoan, bidea hasi dadila!

Zure eskuko azalean irakurritakoan nire historia
urrunetik entzuten den aspaldiko amets baten melodia.
Desio bat, esperantza bat, milaka begi so eta zu euritan korrika.
Eta ilargiaren argitara entzuten da

Esaidazu berriro gaur belarri ondora
gure amets hura.
Kantu hau gorde dezala eguzkiak hartzen
dituen ortzi-mugak.
Berriro bat izateko gau luze bat dator.
Sekretu bat daukazu.
Berriro indar bat dator, gure bila dator.
Besarkatuko al nauzu?

Curiosità sulla canzone Beste Behin di En Tol Sarmiento

Chi ha composto la canzone “Beste Behin” di di En Tol Sarmiento?
La canzone “Beste Behin” di di En Tol Sarmiento è stata composta da Pello Reparaz, Iñigo Echezarreta.

Canzoni più popolari di En Tol Sarmiento

Altri artisti di