Zaindu Nazazu
Zure egiak entzuten isilik
jarraitu nahi nuke bizitza osoa.
Uste dut ohitu nintzela
egotera zure ondoan.
Gaur euria ari du nire bihotz
hauskorrean ta ez dakit nora joan.
Gaur bihotza urtzen ari zait
ez zaudelako alboan.
Zaindu nazazu ekaitz honetan,
gau bakarti eta ilunetan,
noraezean ikusten nauzunean.
Zaindu nazazu mila urteetan
ta zalantzen elurretan
izan zaitez gauean nire izarra.
Zure aterpean sartu ninduzun
ta orain ez zaudenez hotza sentitzen dut.
Zure hitzak dira nire
oroitzapenen helduleku.
Dena hobeto ulertzen erakutsi zenidan
zoriontasunetik gertu
baina azkenean bizitzak zu
ez zintuen ulertu.