Ez Dut Gauza Handirik Behar

Iñigo Echezarreta

Begiak itxi ditut berriro,
eskuak lotuz buru atzean
aireratzen hasi naiz astiro.

Nahi gabeko irri bat jarraian
berriro iristen denean
nirekin egoteko garaia.

Ez dut gauza handirik behar, ez bidaiarik urrutira.
Belarra esku artean, haizea laztantzen aurpegia.
Gertu dago paradisua ikusten dakigunontzat.
Hauxe da lasaitasunaren zoriontasuna, zoriontasuna.

Goizeko hamaikak izara artean
jarraitzen dugu jolasean,
bi korapilo zure ilean.

Lepo atzean zure arnasa
baretzen nauen haizea da.
Denborak ere ez du nahi pasa.

Hemen dut nire babeslekua,
zerua ukitzen dudan gailurra,
mila arrazoi eta mezu bat
bizitza ospatzeko.

Hemen da gure babeslekua,
gure etxea eta beheko sua,
gauza ederrenak gure eskura
sentitzean.

Curiosità sulla canzone Ez Dut Gauza Handirik Behar di En Tol Sarmiento

Quando è stata rilasciata la canzone “Ez Dut Gauza Handirik Behar” di En Tol Sarmiento?
La canzone Ez Dut Gauza Handirik Behar è stata rilasciata nel 2022, nell’album “Guretzat”.
Chi ha composto la canzone “Ez Dut Gauza Handirik Behar” di di En Tol Sarmiento?
La canzone “Ez Dut Gauza Handirik Behar” di di En Tol Sarmiento è stata composta da Iñigo Echezarreta.

Canzoni più popolari di En Tol Sarmiento

Altri artisti di