Herriaren zati

Anjel Mari Peñagarikano, Kepa Junkera

Gogoan dut nire
Umetxo sasoia,
Behin eman zidaten
Larruzko baloia,
Geroztik hau nuen amets erraldoia,
Futbolari izan
Ta lehoi.
Jantzi txuri-gorriak
Ametsaren zapi,
Zapi txuri-gorriak
Herriaren zati.
Edozein zelai zen
Gure jolasgune,
Edozein ordutan
Ta edozein une,
Baloi hanketan
Harro bezain xume,
Sentitu ohi nintzen
Lehoikume.
Jantzi txuri-gorriak ametsaren zapi,
Zapi txuri-gorriak
Herriaren zati.
Telebista bidez
Iribar etxean,
Nahiz ta agertu
Zuri ta beltzean,
Txuri-gorriak printzak
Txinparta antzean,
Sartzen ziren nire
Bihotzean.
Jantzi txuri-gorriak
Ametsaren zapi,
Zapi txuri-gorriak
Herriaren zati.
Txuri-gorri
Bai!
Athletic
Zuri-gorri
Bai!
Zoragarri
Bai!
Athletic
Begiak zer dirdira!
Hura bihotz pilpira,
Kromoei begira.
Eskerrak Iribarri
Zarauztar handi horri naiz ni txuri-gorri.
Txuri-gorri
Bai!
Poz iturri
Bai!
Athletic.

Curiosità sulla canzone Herriaren zati di Kepa Junkera

Chi ha composto la canzone “Herriaren zati” di di Kepa Junkera?
La canzone “Herriaren zati” di di Kepa Junkera è stata composta da Anjel Mari Peñagarikano, Kepa Junkera.

Canzoni più popolari di Kepa Junkera

Altri artisti di Traditional music