Amets zurigorriak

Igor Elorza, Kepa Junkera

Margoa eta pintzela
Eskuan hartu nituen
Ta kamiseta zuria
Marra gorriz jantzi nuen (BIS)
Ume zurigorriak baloiaren ehiztari
Goizeko ihintzetan jostari
Jolas zurigorriak lehen pausuen garaian
Arineketanzelaian
Zelai zurigorriak udaberri kolorez
Belarra distiran lorez
Lore zurigorriak eguzki egunetan
Zerua oin-puntan umetan
Athleticeeeee
Margoa eta pintzela
Eskuan hartu nituen
Ta kamiseta zuria
Marra gorriz jantzi nuen
Amets zurigorriak ezpain-hortzak pozetan
Lorpenak dantzan bihotzetan
Bihotz zurigorriak jauzika taup-hotsean
Umezaroko ametsean
Athletic eeeeee
Margoa eta pintzela
Eskuan hartu nituen
Ta kamiseta zuria
Marra gorriz jantzi nuen
Kalean nabilela gaur
Gogoa galdurik nonbait
Baloi bat gurutzaturi zait
Ta ez zuen nahi
Futbolari izan?
Nik bai!
Nork ez luke nahi
Zurigorri izan?
Nik bai!

Curiosità sulla canzone Amets zurigorriak di Kepa Junkera

Chi ha composto la canzone “Amets zurigorriak” di di Kepa Junkera?
La canzone “Amets zurigorriak” di di Kepa Junkera è stata composta da Igor Elorza, Kepa Junkera.

Canzoni più popolari di Kepa Junkera

Altri artisti di Traditional music