Oinaz eta ganboa

Burruka armatu batetan hiltzera doanak
bizitzea emateko, arrazoi gogorrak
atera behar ditu bere erraietatik,
bere hesteetatik. Kolore bategatik,
arrosa bategatik, hodei bategatik,
absurdu da hiltzea.
Gure historia kontatu digutenek
beti esan digute euskaldunok,
burruka armatuetan,
kolore bategatik, arrosa bategatik,
hodei bategatik, hil garela;
eta hori ez da egia, gerra guztietan
arrazoi sakonagoak egoten direlako
esate baterako gutxiren asea
eta askoren gosea.
Euskal herrian ere
hala gertatu delako beti,
batzuek dirua dute eta gehienok izerdia.
Zergatik burrukatu zuten orain bostehun urte
Oinazek eta Ganboak?


Oinaz eta Ganboaren
errierta handia,
ikusirik lur zelaia
jota dago mendia.
Su gabe dago zuzia,
su gabe ilendia.
Seinale gertuagorik
esazue non dia?


Mondragoe hartu dute
oinaztarrek traizioz
gero salduo Bizkaia
urrearen prezioz
ezagutuko baitira
Judasen ofizioz.
Euskalerria beteko
tatxaz eta bizioz.


Oraindik hementxe gaude
Oinaz eta Ganboa
Oinaz zaldunaren pean
Ganboa naiz mandoa.
Gure gorroto bizia
ez baita aurtengoa
gure arrazoi guztia
hasarrez hemen doa.


Bostehun urtean egon
gara justizi-eske
baina sua eta ura
ezin nahas ditezke,
irakin edo amata
ez dago ezer beste,
inork ez dezala esan:
"adiskide zaitezte".

Canzoni più popolari di Oskorri

Altri artisti di Axé