Isladak

Begiratzen dut arduraz,
ohartu naiz
erraz erantzi nauzula, nire faltan
haien antzera epaitu nauzula iada!
inork galdetu al dit izenik? ez usterik?

Gaua hotza da agerian didazu
ezezagun zara, hori! badakizu
ate hotsa ez dut entzun deitu al duzu!
erantzunik ezean, ez epaitu besteak

Ooohh... ispiluen unibertso honetan
bakoitzaren pausoetatik
sortzen dela benetazko islada

Komeni ez zaizuna ez duzulako ikusten,
ikusten ez duzuna komeni zaizu sinisten,
nor nola mintzo den kanpoan, ala izango du barrena
esan ohi da; denbora da, bakoitza bere lekuan jartzen duena!

Mila zatitan ebakitako ispilu, zeren beldurra duzu? zeren
beldurra duzu? ebakiak bihotza mindu al dizu? Nere eskua duzu, inoiz ez ezazu ahaztu.

Bakoitzaren pausoetatik
sortzen da benetazko islada...

Canzoni più popolari di Kauta

Altri artisti di German rap