Zuri begira

Nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin
Ez dut utziko hurbiltzea zuri ona eta argia besterik

Zenbat itsasotan zenbat ur ertzetan
Nahiko lukete izan zulako porturik
Iparraldeko klima hotzetan
Izan zulako berokirik
Erleak ere zuri begira dabiz
Gozoa zara ta azukrerik barik

Nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin
Egingo dizut ohe bat eraiki nire azalaren azpitik

Zenbat lurretan nahiko lukete
Zulako euririk, zulako euririk
Zenbat begiradek, nireak behintzat beti
Nahiko lukete izan zulako helmugarik
Txoriak ere zuri begira dabiz
Zure sorbaldetan kabiak egin nahirik

Nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin
Hartuko zaitut altzoan emeki, nik zainduko zaitut, zuk hartu lo trankil

Curiosità sulla canzone Zuri begira di IZARO

Quando è stata rilasciata la canzone “Zuri begira” di IZARO?
La canzone Zuri begira è stata rilasciata nel 2018, nell’album “eason”.

Canzoni più popolari di IZARO

Altri artisti di Indie rock