Deabrua

IZARO

Idaztea dela diote auto-erreparatzea
Letra bakoitzean igurtziz bihotz barrualdea
Negarrik egin ezin duenaren korapilo askatzea
Laguntza eske folio batera itsuan amiltzea

Sinistu nahi dut denok dugula errotuta kaosa
Hura maitatzen ikastea ote bizi honetan poza?
Zergatik zabaltzen ote diogun deabruari ate hotza
Giltza eman nion eta orain badaki non egin hozka

Zabaldu nion nire arima, sexua ta burua
Galdetu nion egia al zen eman zidan musua
Baietz zioen baina ez zen izan mantendua mezua
Borrokan nabil amatatzeko sortu genuen sua

Zintzilik pisua galdu nuen deabruaren sokan
Ez dakigu zer den arnastea bestearen ahoan
Ez naiz biziko esperantza galtzen den azkena bada
Esperantzaren aurretik ni neu galdu naiz beharbada

Nola sendatu gaitzaken soilik mintzen gaituen eskuak
Nola maitatzera bultzatu indarrez deabruak
Nola traizionatzen gaituen gure arima ezkutuak
Eskerrak dauden lur arrotzetan
Abesten aingeruak

Zabaldu nion nire arima, sexua ta burua
Galdetu nion egia al zen eman zidan musua
Baietz zioen baina ez zen izan mantendua mezua
Borrokan nabil amatatzeko sortu genuen sua

Maitatu zaitut ozen ta garbi, nirea da errua
Ez ikusteagatik zure usainak gorde duen amua
Irentsi dut mamua

Curiosità sulla canzone Deabrua di IZARO

Quando è stata rilasciata la canzone “Deabrua” di IZARO?
La canzone Deabrua è stata rilasciata nel 2017, nell’album “hankapuntetan I”.

Canzoni più popolari di IZARO

Altri artisti di Indie rock