Ereindako hazia
Bat etortzeko dohaituriko
gizarte nahastua zuzentzeko.
Balio biderik gabekoak
babesteko azken harresia…
Iraindua, bahitua, lokaztua
ene dama!!!
Behin eta berriz zapaldua izan da,
behin eta berriz kolokan jarria.
Behin eta berriz ereindako hazia,
behin eta berriz alferrik landua!!!
Oreka galduz dama itsua,
balantza zalantzaz gainditua.
Agintarien neurrira egina
milaka kolorez estalia!!!
Iraindua, bahitua, lokaztua
ene dama!!!
Behin eta berriz zapaldua izan da,
behin eta berriz kolokan jarria.
Behin eta berriz ereindako hazia
behin eta berriz alferrik landua!!!