Bihotzak

Bihotza daukat sutan
Gauez larunbatean
Gero giroa bero
alde zaharrean
Ekaitza lehertzear
dago inguruan


Odola arin zainetan
Aire kargatupean
San Mamesetik
etorritako baska
Kalean dago ohiuka


Neska mutilak ke artean
Edaten dituzte orduak
Trago haundika
Trago haundika


Kezkatzeko denborarik
Bizirik sentitu nahirik
Jende artean
Jende artean


Manifa hasi baino lehen agertu
Eta irteeretan kokatu egin dira
Tabernetan sartu dira ostiaka
Norbaitek nahi izan du
Beldurra zabaltzea inguruan


Ekaitzarekin batera
Kalean etengabean
Guda hasten da
Guda hasten da


Baska guztia tiraka
Erantzun bat ematera
Borrokan benetan beroa
Orain bihotzak inoiz baino gehiago
Daude sutan

Canzoni più popolari di Betagarri

Altri artisti di Ska