Etsia
Zer esan ‐nola esan‐ aro ilun honetaz
Kartoiak, nekeak jada esan ez duenik
Tunela nondik hasi
Goilare kamuts hazi diren kantu hauekin
Esana baitago, aldez edo moldez
Otsoak dabiltzala artzai
Putzutik salbatzeko bota zitzaiela soka
Lepora lotu beharrean
Nola azalera irten
Esana baitago
Altuegi doaz putreak
Euren uso hegalak astinduaz
Jauregiaren hormetan egiten duela talka
Dena galdu duenaren oihuak
Eta azalera irten
Nola azalera irten
Zer esan ‐nola esan- aro eder honetaz
Sormenak, kemenak ezin esan dezakeenik
Nola zauri etsaia
Nola utzi etsia kantu hauekin