Itzaltzuko Bardoa

Ehunka uso
Elkorretako inguruetan
Itzaltzuko bardoaren
Bila etsipenetan
Gari ttanta
Bana dute mokoetan
Ezarri ahal izateko
Gartxoten ezpainetan

Elkorretaren gailurrean
Irakatsi huen
Nor bere lurrean
Maizter izatea
Zein garesti
Ordaintzen den

Lur minak eragindako zina
Lur ikararen mugikortasunean ere
Zein iraunkorra den
Lur minak eragindako zina
Lur ikararen mugikortasunean ere
Zein iraunkorra den

Atzaparka bat lurrez
Hire seme maitearen
Abots gardena itoaz
Nola herri bakoitzak
Bere defuntuak
Lurperatu ohi dituen

Baina hik Gartxot
Ez huen Abraham baten
Ohorerik eta Mikelot
Euskal epikaren
Erresinola lurrari
Eskeni behar izan
Hioken opari
Atzerriko latin
Zaleen uztarpean
Biraozko hizkuntza
Basatiaz kantatzea
Ez baizen zilegi

Ez duk eremu hauetan
Aingeru zerutarrik
Otsaburu zakur anaikorra
Ez besterik
Nork lehunduko dik bada
Hire nahigabea
Gure lur gozoak ez ezik

Arrano igarlea hor hago
Zeharka begira
Heriotzaren getari
Hire hegalaren azpian
Joan nahi nikek
Hire xirularrutik
Iheska irriztan
Joandako eresien bile
Gure adimena
Hire oroitzapenez
Sendotu dedin

Ai Frai martin
Hire zitalkeriak
Bardoa hilen dik
Bainan haren
Sumindura hilezkorra
Ondotik izango duk
Eta hire maitinak
Deabruak kantatuko
Dizkit

Gaur mende
Batzuen ondotik
Kondairaren ohiartzuna
Entzun nahirik
Lur honi so

Hire Altabizkarko kantuaren
Egarri nauk, Gartxot
Neere oharmenaren
Ilunabarretan
Noiz entzungo zai

Elkorretako elurrak
Urtzen direlarik
Errekan behera datozte
Garden bezain bihurri
Lurraren negarra iduri

Txori kantazale ederra
Nun ote haiz kantatzen?
Harrien negarra haizeak darama
Zaraitzuko ibarretan barna

Canzoni più popolari di Benito Lertxundi

Altri artisti di World music