Lisboa

Anne Lukin, Gorka Urbizu

Itsasoak ahaztua du zure izena
Gurea zen hondartza hartan
Olatuak ezabatuz zure irria
Orain ni naiz marea ta

Gorantz noa
Gorantz noa

Gomendatu zenizkidan filme horietan
Zu zinen protagonista
Baina ni naiz gidoilari obra honetan
Antzezlana bukatu da

Gorantz noa
Gorantz noa
Gorantz noa
Gorantz noa

Eta orain libre naiz haizea bezala
Libre noa
Ikusten al dituzu nire hegalak
Urrunean?

Lisboako karriketan
Eguzki printzak
Ederra dago hiria
Laino batek estalia ikusten nuen zeru guztia
Galdu egin nintzen baina

Ni gorantz noa
Gorantz noa
Gorantz noa
Gorantz noa

Ta orain libre naiz haizea bezala,
Libre noa
Ikusten al dituzu nire hegalak
Urrunean?

Berdin dute nire malkoek
Berdin dute zure arrazoiek
Galaxiaren erdigune zara
Zulo beltz erraldoia
Eta ni kometak bezala ihesi noa

Ta orain libre naiz haizea bezala
Libre noa
Ikusten al dituzu nire hegalak
Urrunean?

Itsasoak ahaztua du zure izena
Gurea zen hondartza hortan

Canzoni più popolari di Anne Lukin

Altri artisti di Latin pop music